XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kirolariak Ikastolan.- Bilboko Aurrezki Kutxa Munizipalak saskibaloiari bultz egin eta berori zuzpertu nahiz, Bizkaian zehar diren ikastola eta eskoletan kanpaina berezia egiten hasi da.

Caja Bilboko jokalari pare batek, onenak, eskolumeekin saio bereziak egin ditu.

Lehenbiziko irteera Gernikako Seber Altube Ikastolara egin dute.

Autografoak nahitaez behar.

Umeen harridura eta poza! Gernikara joan diren bi jokalariak Jabier Davalillo, hogeita bost urtekoa, bilbotarra eta Leonard Allen, beltza, hogeita bi urtekoa, bi metro eta zortzi zentimetrotakoa mutikotxoa, izan dira.

Argazkian, Leonard Allen Ikastolako neska taldearekin joko gogorrean.